XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jaungoikoak denai opa ziek eguzkia ta euria.
Onai bezelaxe gaiztoai ere.
- Diokena egia dek, adizkide zintzo.
Lege on bete izan balitz, ez genian ikusiko ainbeste oker eta odol-ixurtze.
Lekutan gatxek zeruko Aitarena egiteko...
- Bai, nik aitzeki asko izango dizkiat, baña ba'dezute gizonok neregandik zer-ikasi.
Zer uzte dezute zuek, azala apaintzearekin dana egina dagoala?
Biotzari begiratzen ziok Jaungoikoak, biotzari.
Zitalkeri asko ikusten dik Jaungoikoak zuen biotzetan.
Gezurra udaparra bezela itzetan.
Griña gaiztoak nagusi oituretan.
Trapukeria sal-erosketan.
Lizunkeria lur-estali alde guzietan.
Orretarako al-dituzute zuen apinketak?
Apaindu edo ez apindu, tximua beti tximu.
Orixe dek ba azaluts izatea...
Zer? Ez al-dira aitu oraindik, Jesukristo'k ain zorrotz zigortu zituan onitxureko parieseotarrak?
- Auxen dek bat-bateko argia!
Ez nian uzte, ik onelako erakutsi ederrik emango idakenik.
Ez nian uzte ain biotz onekoa itzenik.
Guk, Liburu Santuak diotenez, arpegia ikusten ziogu gizonari.